Aita oker dago
Egilea: Juan Luis Zabala
Argitaletxea: Erein
Ilustratzailea: Begoña Durruty
Askotariko ipuinak biltzen ditu liburu honek. Zortzi dira guztira, baina lehenengoa, liburuari izenburua ematen diona, labur-laburra da eta atariko soiltzat har daiteke. Umeak helduen okerreko uste eta jokabideen lekuko dira kontakizun ia guztietan. Kasu askotan, sarrerako ipuinean bezala, aita da oker dagoena.