Alizia eta antzara jokoa
Egilea: Lola Moral
Argitaletxea: Ttarttalo
Ilustratzailea: Sergio García
Itzultzailea: Miren Agur Meabe Plaza
Alizia irudimen itzela duen neska bat da. Berarentzat, jolasik sinpleena abentura handiena bizitzeko aitzakia bihurtzen da. Haren lagunak, ordea, oso klasikoak dira, eta nahiago dute beren ohiturak ez aldatu. Egun batean, antzara-jolas partida bat hasiko dute. Une horretatik aurrera, dena aldatuko da. Parkea ANTZARA JOKO handi eta izugarria bilakatu da, eta Aliziak aurre egin beharko dio probari. Baina oraingoan ez da jolas hutsa izango…