Amalur, kontaidazu beste ipuin bat
Egilea: Raúl De la Cruz Mate
Argitaletxea: Chiado Editorial
Amalur, dena gerta daiteken leku zoragarri hori.
Liburu honetan hiru istorio ezberdin topatuko dituzue, Guzti hauek leku bakar batean gertatzen direnak, Amalurrean. Bera, gure protagonisten ametsen eta nahien ikusle perfektua delarik.
Lehenengo ipuinean hartz bat ezagutuko duzue, Ursus Arctos. Hau, hegazti migratorio batetaz maiteminduko da. Ursusek ezinezkorik ez dagoela ikusiko du. Nahiz eta bidaian zailtasunak izan, bere maitasunak gidatuko du.
Bigarrenean, Robertok izarren benetako esanahia ezagutuko du bere aitaren istorioaren bitartez.
Eta hirugarrenean, printzesaren zapata gorriak nahi dituen neska bat ezagutuko duzue; zapata horiek eramateak zer suposatzen duen jakin barik.