Ametsak ere zain

Egilea: Mikel Antza

Argitaletxea: Susa Literatura

Hamar urtean kartzelan idatzitako poemek forma berezia hartu dute orain Mikel Antzaren gogoan: erreka moldeko sei poema luzek osatzen dute Ametsak ere zain liburu berria.
Poema gordinak dira” diosku idazleak, “heriotza eta kartzela eta gerra dute gai. Baina maitasunezkoak ere badira, norbanakoa dutelako gai eta helburu, askatasuna dutelako amets”. Kantu zabal baten tankera hartuko diozu obrari, horrexegatik dakar azpititulu gisa: garaitu gabeen balada.