Ametsen Ahotsa. eta beste ipuin miragarri batzuk
Egilea: Hugh Lupton
Argitaletxea: Vicens Vives
Tantaia Bilduma. Nola izan liteke itsu batek argitasun handiagoz ikustea ikusmen zorrotza duen ehiztari batek baino? Izan liteke euria egiten duenean opilak botatzea, eta arrainak belarretan igeri ibiltzea? Eta zer gertatuko da kale-saltzaile pobre batek ahots batek ametsetan esaten diona egitea erabakitzen baldin badu? Liburu honetako zazpi ipuinetan, ia ezer ez da ematen duena: kontakizun jakingarriotan sorpresa batetik bestera eta mirari batetik bestera ibiliko gara. Protagonistak, batzuetan, pertsona buruargiak dira, sen handikoak, asmamen eta jakinduriaz jarduten dutenak, eta, besteetan, animalia harrigarriak edo sotilak, beren abentura harrigarriekin miretsita uzten edo ateraldi burugabeekin dibertitzen gaituztenak. Liburu honetako istorio ederrek jakinarazten digute kontu handiz ibili behar dela behar baino gehiago hitz egiten duten pertsonekin, ametsak sinestea ez dela beti erokeria bat izaten iradokitzen digute, eta erakusten gogoko… eta bihotzeko begiekin ikusten duena dela jakintsuena.