Animaliakeriak

Egilea: Jon Eugi

Argitaletxea: Erein

Ilustratzailea: Iban Izagirre

Igelio saileko 36. alea. Baserrira iritsi gara. Atarian katua eta txakurra topatu ditugu. Katua baserriko beheko leihoan etzanda dago, eguzkiaren berotasuna jasotzearren. Txakur txikia, artzai txakur arrazakoa, guregana etorri da. Zein polita den! Denon ferekak jaso nahi ditu. Lurrean pausatu da eta guk maitasunezko kilimak egin dizkiogu ile marroidun larruazalean.