Anne Sexton (1928-1974)

Egilea: Anne Sexton

Argitaletxea: Susa Literatura

Itzultzailea: Harkaitz Cano

Munduko Poesia Kaierak bildumako 6. zenbakia:
Ez da bidaia samurra Anne Sextonen poemetan barna egiten dena. Lerro gutxi batzuk irakurrita aski izango du irakurleak bere egiteko letra artean topatzen den oinazea. Sextonen poemek borroka egiten baitute etengabe bizitzaren mindurarekin, eta maite jolasean ari heriotzarekin. “Eta ikasi behar izan nuen / zergatik nuen nahiago / hil, maitatu baino” idatzi zuen argitasun eta gordintasun harrigarriz bere poema laudatuenetako batean, Irudi bikoiztuan. Izan ere, ia ekidinezina suertatzen da Sextonen poesiaz jardun eta haren bizitzako makur eta okerbideak ez aipatzea. Bere buruaz beste egin zuten emakumezko poeten taldekoa dugu, 1974ko urriaren 4an, odola vodkaz blai, garajean zuen Cougar gorrian sartu eta motorra martxan ipini zuenetik. Berrogeita sei urte betetzear zen...