Apirila
Egilea: Iñigo Aranbarri
Argitaletxea: Susa Literatura
Ez zen aurrena, ezta azkena izango ere zuloan egotea zer zen probatzen, hori esanda lasaitu nahi izaten zuen bere burua argialdietan, batez ere hasieran. Kontua zen denborak aurrera egin arau etsiak gero eta estuago lotua zuela, gero eta argiago jabetzen zela ez zuela hondoa zeharo jo, erorikoak jarraitu egingo zuela, tartea zeukala artean jausten segitzeko. Irudira ekarrita, halaxe ikusten zuen inoiz, itzal bat, fisikoa ez zen minak tropoiloan bildua, gero eta beherago istilean, eta ugaramararen bestaldean, sakonean, basatza zain, gainera zetorkion fardel indarge hura irensteko gertu.
Dudarik gabe, are egun okerragoak zituen zain...