Aratz II. Izuaren dorrea
Egilea: Mikel Rodriguez
Argitaletxea: Gaumin
Ilustratzailea: Mikel Mendibil
Bartzelonan bukatu da harrapaketa jokoa. Aitziber eta Aratz, Hertzaintzarengandik ihes egindako bi neska mutanteak, Euzkadiko zerbitzu sekretuen atzaparretan dira berriz ere. Haiekin batera harrapatu dute bertze Aratz, genetikoki hobetutako gizakien eta espioien arteko gatazka sekretuan bere burua sartu zuen mutil arrunta. Ailegatu da ordua: Aratz neskak aurrez-aurre izanen du Eguzkitza CIAko espioi beteranoa, bere mentore ohia. Aratz mutilak, berriz, Espartza hertzain zuhur eta metodikoa izanen du aitzinean. Izen bereko bi gatibuen esperantza bakarra izanen da Aitziber aktibo boteretsua.