Artzaina izan nahi dut, eta zer?
Egilea: Txani Rodriguez
Argitaletxea: Elkar
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Ettore Bilboko etxe dotore batean bizi da; abokatua du ama eta medikua aita, eta, bere etorkizunerako hobe delakoan, ikastetxe pribatu batera, alemanezko klaseetara eta kontserbatoriora bidaltzen dute gurasoek. Ettorek beste plan batzuk ditu, ordea: ahal bezain laster, artzaina izan nahi du.