Barruko leihoa
Egilea: Pello Añorga
Argitaletxea: Pamiela
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Barruko leihoa haurrentzako poema liburu bat da, lirismo handikoa, Pello Añorgak orain dela urte batzuk zuen ZUNI-ren ildokoa. Poematxoak, barrura begiratzeko eitekoak dira, zeinetan barrura begiratzen den heinean, kanpora ere begiratzen dugun. Poema batek ondo laburbiltzen du begirada hau. Hona: Barruko leihotik sartu da ekia bihotza jaikita zabal begia Era guztietako gaiak ukitzen dira, zazpi ataletan banatuta, laurogei orrialdetan zehar, naturak protagonismo berezia duelarik. Esaterako: Loreak, haziak, zomorroak, zainak, zuhaitzak eta errautsak; baita maitasunak eta nola ez hitzak.