Barrukoa
Egilea: Eider Eibar
Argitaletxea: Argitaletxea Edo!
Album mutua. Barrukoa Eider Eibarrek bakarka argitaratu duen aurreneko liburua da. Aurrez, haur literaturako makina bat liburutarako marrazkiak egiten aritu da, beti ere beste idazleek sortutako kontakizunetako testuak ilustratzen. Oraingoan, ordea, irudiekin bakarrik osatu du kontatu nahi zuen istorioa, testurik gabe, eta aspaldidanik buru barruan izan dituen irudiak kanporatu eta guztiei zentzu eta hari narratibo bat eman die.
Barrukoa bidaia bat da finean, barrura begira egindako esplorazio edo miaketa. Neskato bat dakusagu lehendabiziko orrialdeetan. Bere gurditxoko arkatz eta margoekin lurra marrazten hasiko da eta halako batean, ezustean, burua sartuko du bere marrazkietan, ostrukek burua lur azpian sartzen duten gisara. Ez, ordea, bere burua ezkutatzeko asmoz, arakatzeko intentzioz baizik.