Barrutik sentsazioen koloreak taupadaka
Egilea: Zefe Ziarrusta Artabe
Argitaletxea: Autoedizioa
Poetak «barruko altxorra» deitzen duenaren bilaketaren ondorio dira liburuko poemak. Bere burua idazletzat ez badu ere, Zefe Ziarrusta dimoztarrak maite du poesia idaztea, eta idatzitako poema batzuk argitara ematea erabaki du, berak ekoitzitako liburuan. Irakurleen iritziak jasotzeko gogoz dago orain poemen egilea.