Basarri. Zarauzko berriak. 1931-1936

Egilea: Joxemari Iriondo

Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia

Inazio Eizmendi Manterola Basarri bertsolariaren jaiotzaren lehen mendeurreneko ekitaldiekin bat eginez, hark 36ko gerra hasi aurretik argitaratutako kazetari lanak bildu eta argitaratu ditu Joxemari Iriondok.
Euzkadi egunkariaren Errijetatik sailean 1931ko azaroaren 11n argitaratutakoa da liburuan jasotako artikulurik zaharrena, Gudari, Basarrik 18 urte bete aurretik idatzitakoa. Azkena, berriz, Pagotako eguna, egunkari bereko sail berean 1936ko maiatzaren 21ean argitaratua da, 36ko gerra hasi baino aste gutxi lehenagokoa. Liburuan jasotako testu denak jatorriz Euzkadi eta El Día egunkarietan argitaratutakoak dira. Orotara, 84 dira bildutako artikuluak.