Basoko Loti Ederra

Egilea: Charles Perrault, Élodie Fondaccik

Argitaletxea: Ibaizabal

Ilustratzailea: Éric Puybaret

Itzultzailea: Jose Antonio Sarasola

Bekaizkeria eta maitasuna. Mila Dorreko Erresumako errege-erreginek ezin zuten haurrik izan. Halako batean, erreginak igeltxo bat ikusi zuen bainuontzian. Igelak erreginaren sabelera jauzi egin zuen, eta horrela, printzesa eder bat sortu zen. Zazpi maitagarri on bertaratu ziren neskato haren bataiora, zenbait dohain opari ematera. Alabaina, maitagarri zital bat ere agertu zen, eta neskatoa madarikatu zuen: hamasei urte betetzen zituen egunean hilko zen, goru baten ardatzaz eginiko ziztada baten ondorioz. Urteek aurrera egin zuten, eta neskato hura gazte xarmant bihurtu zen. Hamaseigarren urtebetetzean goru batekin ziztatu zen, baina ez zen hil… ALBUMAK bilduma.