Bidaide. 
Lau aspaldiko bide-istorio errekondatuak

Egilea: Aurelia Arkotxa

Argitaletxea: Gatuzain

Bidaiari lotuak diren ipuinak… Liburu honetan diren lau istorioetan bi dira asmatuak, beste bi berriz brodatuak. Denak direlarik mintzoanitzak, aspaldiko kontaketez eraikiak, helduei nola gazteei eskainiak. „Anitz dira lekuak nik ikusiak ez ditudanak, eta izan naizenetan ikusi eta kontatu gabe utzi ditudanak ere anitzak dira, luzeegia izanen litzateke guziaren hemen kontatzea. Eta nola gauza berriak beti gustuko direla dioen jendeak, non litzateke plazerra batek dakien guzia balerra? Utz diezaiogun biharko bidaiari berriari lur berrien deskubritzeko sua eta gero haien kontatzeko gustua.“ (Iohan Mandabillaren bidaia benturosak).