Bidegorriko festa
Egilea: Ana Urkiza. Marrazk.: Aitziber Alonso
Argitaletxea: Erein
Neskatilak sail berriko 1. alea Erramunek, gelako tutoreak, Nekaneri lan bat egitea eskatu dio, lan berezi eta delikatu bat: Bidegorriko festan zer gertatu zen aztertzea. Hori dela eta, Nekaneri ikerlari finaren lana egitea egokitu zaio: ikaskideek gertatutakoaren berri emango diote, bakoitzak bere erara, eta Nekanek benetako egiaren mataza azaleratu beharko du.