Biolentzia politikoaren memoriak 1967-1978

Egilea: Emilio Lopez Adan

Argitaletxea: Maiatz

Ez dela historia liburu bat zehaztu du autoreak. Bere oroitzapen politiko pertsonalek marraztu diotela liburuaren bidea, barnetik ikusiak, entzunak eta ondorioztatuak. Egoera konkretu batean jende konkretu batzuk ekarri ditu liburura. Gorpuztuz garaiak. Baina idazlea bera kontziente dela oroitzapenen bidez gertakariak deformatu daitezkeela, horren saihesteko oroitzapenak konfrontatu nahi izan ditu orduko dokumentuei. Liburuaren erdia osatzen dute orduko dokumentuek.