Dalai Lamaren zaldiak

Egilea: Pablo Zapata

Argitaletxea: Ibaizabal

Ilustratzailea: Teresa Novoa

Itzultzailea: Patxi Zubizarreta

Gaia: Bi haurren mundu desberdina aberastu egingo da lagun egiten direnean eta bizitzako esperientziak partekatzen hasten direnean. Girotzea: Tibeten. Laburpena: Lin Txu-k, hamaika urteko mutikoak, eta Dalai Lamak, adin berekoak, herrialdeko zaldi-lasterketa garrantzitsuenean ezagutu zuten elkar. Ordutik aurrera, lagun bereizezin bihurtuko dira eta beren munduak partekatzeko aukera izango dute: artzain nomadena, muturreko baldintzak eta lan gogorra duena, baina, aldi berean, naturarekin harremanetan dagoena eta askea dena, eta Potala jauregiko maila gorenenetakoa, kulturari dagokionez aberatsa den arren, bestalde konbentzioz edo ohituraz beteta dagoena.