Dantzarien misterioa. Zilar Izar

Egilea: Arthur Conan Doyle

Argitaletxea: Vicens Vives

Sherlock Holmesen behaketarako ahalmena eta dedukziorako talentua ezin distiratsuago ageri dira bi kontakizun liluragarriotan. Dantzarien misterioa istorioan, detektibe famatuak hilketa harrigarri baten egilea aurkitzen du, bere talentu handiarekin kriptograma bat dezifratzea lortzen baitu, eta Zilar Izar izenekoan, berriz, Holmesek osorik baliatu behar du bere asmamena, ustezko erruduna akusatzen duten frogak baztertu eta egiazko hiltzailea aurkitzeko.