Diot

Egilea: Gabriel Korta

Argitaletxea: Autoedizioa

Diot izeneko poesia liburu berria kaleratu du Gabriel Korta idazleak, autoedizioaren bidetik. Bere lanetan konstanteak diren gaiak, obsesioak, berba lotuak topatuko ditu bertan irakurleak: maitasuna, giza harremanen amildegia, eskizofrenia, eta batez ere, poesia bizi-jarrera gisa.