Donostia 1813. Txikizio baten kronika laburra
Egilea: Iñaki Egaña
Argitaletxea: Erein
Haran bilduma,10. 1813ko abuztuaren 31ko suteak eta suntsiketak aro baten bukaera markatu zuten Donostiaren historian. Donostia berria, liberala, espekulazioaren bideetan barneratu zen harresiez kanpora; gero glamourraren besoetan egokitu zen. Mendea bete zenerako –ez da epe luzea garai horretarako–, eraldatzea egina zegoen, onerako edo txarrerako.