Dora Bruder

Egilea: Patrick Modiano

Argitaletxea: Igela

Ilustratzailea: Monika Etxebarria

Dora Bruder da Patrick Modiano azken Nobel Saridunaren lanik adierazgarrienetako bat. Bilaketa baten historia da. Galdutako 16 urteko neska baten historia.
Frantziaren okupazioaren garaia eta juduek garai horretan bizi izan zutenaren historia gai nagusietako bat da Patrick Modianoren nobelagintzan, bere lehenbiziko eleberritik. Beti-itzulian dabilen gaia da.
Ehunka eta milaka dira horretaz idatzi diren liburuak, baina Modiano zerbait baldin bada, kontatzeko estilo xumea eta bere-berea duen musika apal hori da.