Elurra ezin da erosi
Egilea: Gari Berasaluze
Argitaletxea: Txalaparta
Postaletan ezin ederragoa agertzen den herri horietakoa da Kaiomendi. Azken urteotan, ordea, zuhaitzak moztu eta kablez bete dituzte mendiak, burdinazko dorre handiekin batera, elurrarekin iristen diren eskiatzaileak ibil daitezen. Moilan, berriz, aisialdirako belaontzi zuriak nabarmentzen dira kirol portua eraiki dutenetik, eta parkeak eta zelaiak zeuden lekuan etxe garestiak ikusten dira orain. Haurrek ez dute kalean jolasteko lekurik, auzokideak ez dira joaten Rafael zaharraren okindegira inguruan beste bi zabaldu dituztenetik, eta olatuen artean bodyboard berriekin ibiltzen direnek iseka egiten diete egurrezko txanperoak dituzten lagunei. Patxi Gallego marrazkiak egin ditu.