EROS tren txinatar batean

Egilea: René Depestre

Argitaletxea: Igela

Itzultzailea: Joxan Elosegi

Pekindik Jugoslaviara, Paristik  Brasilera edo Haititik Japoniara hedatzen diren lur zabaletan Eros ausartak gorputz gazteetan isuritako graziez gozatzeak beti ekarri ditu buruko minak, burukoak eta bihotzekoak eta beste zenbait aldetakoak, buruhausteak eta hausturak, era guztietakoak.
Lurralde horietan barrena ibiliko gara Erosen trenaren etengabeko kulunkan René Depestre poeta beti-gaztearen eskutik, Bederatzi istorio amodiozko eta azti ipuin bat azpititulutzat daraman liburu honetan.
Gaztetan ibilitako lurraldeetako hotz-beroez ariko zaigu Karibe aldeko lur, ur eta gorputz beroetatik erbesteratu behar izan zuen poeta, heldutasuneko baina inoiz erabat baretu gabeko begirada umoretsuaz.