Erraldoi berekoia eta beste ipuin batzuk

Egilea: Oscar Wilde

Argitaletxea: Vicens Vives

Ilustratzailea: P. J. Lynch

Oscar Wilde (1854-1900) idazle irlandarraren ipuin ederren eta hunkigarrienak biltzen dira liburu honetan. Idazle honek bere kontakizunei balio moral sakonak eransten jakin zuen, eta hala gertatzen da «Erraldoi berekoia» ipuinean; bertan kontatzen zaigu Erraldoi zakar baten istorioa, zoriona aurkitu duena lehenbiziko aldiz atsegin eta eskuzabal jokatu duenean bere lorategira joaten diren haurrekin. Eskuzabaltasuna eta egoismoa elkarren kontra agertzen dira «Adiskide mina» ipuinean ere; ipuin horretan hunkitu egiten gaitu Hans protagonistaren adiskidetasun zintzoak, eta sutan jartzen gaitu haren adiskide faltsu eta bizkarroiak. Kontakizunok, eta liburua osatzen duten gainerakoak, egiazko maitasunaren ikasgai bat dira; izan ere, Oscar Wilderentzat sentimendu hori «munduaren sekretu galdua da, jakintsuek betidanik bilatu izan dutena».