Erreskate operazioa. Arlote metodoa, heroi izateko

Egilea: Eva Santana

Argitaletxea: Ibaizabal

Ilustratzailea: Jaume Bosch

Itzultzailea: Bakun

Oriola Arlote Bilduma 3.zk. Arlote metodoa, heroia izateko. Aita agurtzean, pozaren pozez esan dit: Asteburu bat zu gabe, azkenean! Jaio zinenetik, ez duzu behin ere huts egin!. Ama agurtzean, esan dit: Ez zikindu familia txinatarraren etxea. Ez nazazu haien aurrean gaizki utzi, ikus dezatela hemengoak jatorrak garela. Ez jan ahoa irekita eta ez egin korrokadarik mahaian. Puzkerrik ere ez bota. Anaia agurtzean, esan dit: Ez itzuli, arrautza oskol!. Eta hala, familiaren maitasunaz beteta, poz-pozik noa Anselmekin eta Lisekin, gure abentura handiari ekitera.