Erresumaren Ilunsentia
Egilea: Mila Salterain
Argitaletxea: Txalaparta
1190. urteko Santa Katelina egun batez hasten da nobela hau, Gaztelako Alfontso VIII. erregeak Haro familiaren laguntzarekin Nafarroako Antso VI. erregeari Bizkaiak enduzionetik urte gutxira. Geroztik, Durangaldea -bi erresumen arteko muga- azpikeria politikoen jokaleku bihurtu da. Bertako tenentea, Petro Latrone, Didaco Lupi Harorekin azpilanetan dabil, Gaztelaren eskutik boterea handitzeko. Nafarroako erregeak, ordea, arretaz zelatatzen ditu muga-eskualde horretako jauntxoen jukutriak, bere erresuma eta herritarrak barneko nahiz kanpoko etsai guztien erasoetatik geritzatzera deliberatua.
Mila Salterainen eleberri koral honetan Errikardo Lehoi-Bihotza, Antso VII.a, Berengela eta gisako pertsonaia historikoak Peruitsuarekin, Anglesaserorarekin edo Prudentziosasikoarekin nahasten dira. Denen artean garai gatazkatsu baten irudi bizia eskaintzen digute, gure historiaren bidegurutze erabakior batekoa. Erresumaren ilunsentia hasi zenekoa.