Espaziotik etorria
Egilea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Ilustratzailea: Ivan Mata
Avis eta Alba edizio zaindua duen trilogia da. Bertan, Aitor Aranak narrazio arina, argia eta atsegina darabil ustekabez eta misterioz osatutako istorio harrigarria kontatzeko, Ivan Mataren marrazkiak lagun. Marrazki zirraragarriak eta iradokitzaileak, Avisek eta Albak biziko dituzten ezohiko eta aparteko bizipenen adierazgarri. AVIS ETA ALBA bilduma. 2. alea: Avis eta Alba bikotea ibaiko zurrunbiloaren misterioa argitu nahian dabilen bitartean, Nara ile urdinxkako neska ilargian dago bere androide laguntzailearekin. Hark ere zurrunbiloa behar du. Avis bere misterioak argitzeko zorian dabilela dirudi, baina Albak laster ikusiko du gauzak gutxitan izaten direla errazak.