Euskal mitologia. Haurrei kontatua

Egilea: Bakarne Atxukarro, Izaskun Zubialde

Argitaletxea: Txalaparta

Ilustratzailea: Aitziber Alonso

Makilakixki, Kukubiltxo, Ekilore, Tartalo edota lamiak belaunaldiz-belaunaldi gure kultura osatzen duten pertsonaia, mito eta kondairen parte dira. Historian zehar, gure zaharrek naturan gertatzen diren fenomeno ezberdinak, ingurua eta mundua bera ere mitologian oinarrituz ulertu dituzte. Ezagutza eta sinismen hauek ahoz-aho heldu dira guganaino eta aurkezten dugun lan honek ondare kultural hori gurasoengandik haurrengana transmititzeko helburua dauka.