Euskal mitologia haurrentzako ipuinak II

Egilea: Bakarne Atxukarro, Izaskun Zubialde, Asun Egurza

Argitaletxea: Denonartean

Belaunaldiz belaunaldi, ahoz aho gure kultura osatzen duten pertsonaiak, mitoak eta kondairak iritsi zaizkigu. Historian zehar, gure zaharrek naturan gertatzen diren fenomeno ezberdinak, ingurua eta natura bera ere ulertu dituzte mitologian oinarrituz. Ezagutza eta sinesmen hauek belaunaldiz belaunaldi hazten joan dira. Oraingoan aberastasun hori 3-7 urteko gure txikiengana hurbildu nahi dugu. Aurkezten dugun lan honek ondare kultural hori gurasoengandik umeengana ahoz trasmititzeko helburua dauka.