Ez dut txerrikumea izan nahi

Egilea: Eneko Etxegarai

Argitaletxea: Denonartean

Ilustratzailea: Eduardo Rodriguez

3 hilabete, 3 aste eta 3 egun pasatuak ziren gertatu zenetik.
3 hilabete, 3 aste eta 3 egun itxaroten.
3 hilabete, 3 aste eta 3 egun.
115 egun baserriko txerrama handiena haurdun geratu zenetik erditzeko ordua ailegatu zen arte.
Maritxu txerrama izateko prest zegoen.