Fantasmen kontakizunak
Egilea: Steven Zorn
Argitaletxea: Vicens Vives
Tantaia Bilduma. Eskarmentu handiko bidaiari batek izuturik ikusten du bere gela-laguna hildako bizidun bat dela… Ezkondu berria den bikote bat beranduegi konturatzen da herri-ipuin zahar bat sineskeria hutsa baino gehiago dela… Lehengusu baten etxean bizitzen jarri ondoren, umezurtz gaztetxo batek bizitza salbatu nahi dioten bi haur-fantasmen bisita hartzen du… Ale hau osatzen duten zortzi ipuinak fantasmen istorioen egile famatuenek idatziak dira: Washington Irving, Arthur Conan Doyle, M.R. James, Ambrose Bierce, Edith Nesbi eta beste batzuk. Sar zaitez ikararik gabe liburu beldurgarri honetako mundu misteriotsu eta fantastikoan. Sorpresa bat izango duzu zain
liburuko txoko bakoitzean.