Gabon, Txirrita
Egilea: Xabier Lete
Argitaletxea: Aztarna Musika Eragintza
Ilustratzailea: Felix Garrido - Sofia Arostegi
Xabier Letek duela 40 urte idatzi eta estreinatutako antzerki lana taularatuko da berriro DSS2016 eta Urnietako herriaren iniziatibari esker. Ikusmina nabarmena sortu dute irailan Trinitate plazan eta Urnietan izango diren emanaldiak eta horretarako Donostiako Kultur hiriburutzak antzeslanaren libretoa argitaratzea bultzatu du Aztarna argitaletxearen bidez. Liburuxkak 168 orrialde izango ditu eta Leteren testu orijinalaz gain, hainbat informazio gehigarri, artikulu eta irudiak dakartza bai eta Ramon Etxezarretak apailatutako erderazko itzulpena.