Gaioren instituzioak - Gai institutiones
Egilea: José Ángel Tamayo Errazquin
Argitaletxea: Hiria
Baina, gaurko egunean, ez erromatar hiritarrek, ez Erromako herriaren inperiopean dagoen inork trata ditzake esklaboak gehiegizko gogorkeriaz eta arrazoirik gabe; zeren, Antonino enperadore guztiz sakratuak ezarritakoaren arabera, bere esklaboa arrazoirik gabe hiltzen duenak, besteren esklabo bat hiltzen duenak bezalako erantzukizuna du. Baina nagusiek emandako tratu txarra ere zigortzen da printze honen konstituzioan; zeren probintzietako gobernadore batzuk, jainkoen tenpluetan edo printzeen estatuetan babesten ziren esklaboei buruz egin zioten kontsultarengatik, beren esklaboak saltzera behartzeko agindu zuen, baldin eta nagusien gogorkeria jasanezina bazen. Gauza biak ondo daude.