Gezurrezko malkoak
Egilea: Pep Molist
Argitaletxea: Ibaizabal
Ilustratzailea: Emilio Urberuaga
Itzultzailea: Mari Eli Ituarte
Gaia: Zailtasunak gainditzea eta emozioak adieraztea. Girotzea: Fantastikoa, animalien munduan. Laburpena: Kokolikoti amak, aitak eta Kokonuta arrebak beti gogorarazten zioten krokodiloak ausartak eta seguruak direla eta sekula ez dutela negarrik egiten. Berak, beraz, beti eusten zion barruan negarrari. Hala ere, egun batean, Kokolikotek jauzi oso handia eman behar izan zuen amildegi batera ez erortzeko, baina, hainbesteko beldurra zeukan, ezin izan baitzion negarrari eutsi. Kokolikoten negarraren bidez, urmaela sortu zen; harrezkeroztik, animaliak bertan bainatzeko aukera izan zuten, baina ikasi zuen, halaber, emozioak agerrarazi egin behar direla, eta krokodiloek ere negar egin dezaketela.