Greziar mitoak
Egilea: Maria Angelidou
Argitaletxea: Vicens Vives
Ilustratzailea: Svettin
Antzinateko grekoek mitologia izenez ezagutzen dugun elezahar liluragarrien sailaren bidez azaltzen zuten munduaren zentzua. Istorio zahar haiek, gertakari gogoangarriak hats poetiko handiz kontatzen baitzituzten, jainko ahalguztidunez, bihotz adoretsuko
heroiez eta izaera ahularen erruz zorigaitzean erortzen ziren pertsonez mintzatzen ziren. Liburu hau greziar mitologiaren errepertorio zabalaren erakusgarri bikaina da. Orrialdeotan azaltzen zaizkigu, besteak beste, zer gertatu zen Pandoraren kutxarekin eta Troiako zaldiarekin, zergatik Midas erregeak urre bihurtzen zuen ukitzen zuen guztia, nor izan ziren Prometeo eta Minotauro, zer gertatu zitzaion Orfeori infernuetara jaitsi zenean eta zergatik Ikaro gaztea tematu zen txoriek bezala hegan egiten, kanabera eta argizariz egindako hegoez. Bilduma hain da askotarikoa eta bizia, azken batean oso erraz ulertzen baita zergatik mitoek iraun duten bizirik hogeita hamar
mendez: zeren, egun orduan bezala, ezin hobeki betetzen baitute beren helburua, hots, giza bizitzaren gorabeherei buruzko irakaspenak ematea, emozioaren eta ezustearen bidez.