Gulliver-en bidaiak
Egilea: Jonathan Swift
Argitaletxea: Vicens Vives
Itsasontzia Liliput uhartean urperatu zaiolarik, bertako biztanle txiki zikoitzak ezagutuko ditu Lemuel Gulliverrek; izan ere, aldameneko herriari gerra deklaratzeko gauza dira, arrautzak hausteko moduaz ere ez baitira ados jartzen. Ondorengo bidaietan, Gulliver beste pertsonaia harrigarriekin bizituko da, eta haien bidez gizartearen eta gizakien akatsen satira egingo du, parekorik ez duten umore eta talentuz.