Hamaiketan igerilekuan

Egilea: Antton Kazabon-Aitziber Alonso

Argitaletxea: Txalaparta

Norbaitekin barre egitea gauza ederra da. Norbaiti egitea, berriz, ez da batere polita. Okerrago oraindik norbait jipoitzea. Haurtzaroan denok izan gara inoiz Iker edo Xele. Nor ez da izan noizbait Garikoitz, Markel, Beñat edo Joxi? Tarteka-martekako pasadizoak direnean ez dute, beharbada, garrantzia handiegirik. Eguneroko kontua denean, ordea, arazo bilakatzen da. Bullyingaren kontrako istorio xume eta hunkigarria duzu hau.