Handia ala txikia BASERRIAN

Egilea: Liesbet Slegers

Argitaletxea: Ibaizabal

Ilustratzailea: Liesbet Slegers

Itzultzailea: Leire Mendizabal

Gaia: Aurkako kontzeptuak, animalien bidez. Girotzea: Animalien mundua. Bildumaren laburpena: Baserrian eta Oihanean liburuetan aurkako kontzeptuen galeria ageri da, modu dibertigarrian eta xelebrean, animalien mundua ezagutzeko. Zer animaliek egiten dute zarata handia eta zein dira isilak? Zein dira handiak eta zein txikiak? Zer gertatzen da eguzkiak distira egiten duenean eta zer euria hasten denean? Erantzunak liburu hauen azal-hegalen atzealdean daude. Laburpena: Batzuk handiak dira eta, beste batzuk, txikiak. Batzuetan jolasean dabiltza eta, beste batzuetan, borrokan. Asko taldean doaz eta beste batzuk bakarrik daude. Baserriko animaliak desberdinak badira ere, elkarrekin daudenean baserriari bizia ematen diote.