Hartz Txikiren bisita

Egilea: Else Holmelund Minarik

Argitaletxea: Pamiela / Kalandraka

Ilustratzailea: Maurice Sendak

Itzultzailea: Manu López Gaseni

Egun batean Hartz Txiki basoko etxetxora joan zen Hartz Aitona-amonak bisitatzera. Hartz Txikik oso gustuko zuen aitona-amonak bisitatzea. Gustuko zuen etxe hartako gauza politak ikustea: argazkiak, amonaren loreak, aitonaren jostailuzko iratxo saltokaria, gora eta behera bere ontzi kristalezkoan.