Heldu den matxinada

Egilea: Batzorde ikusezina

Argitaletxea: Txalaparta

Itzultzailea: Oier Gonzalez eta Zigor Garro

2008an, frantziar poliziak Tarnac izeneko herrixkan zegoen komuna autogestionatu bat eraso zuen zortzi gazte atxilotuz. Hainbat sabotaje ekintza leporatu eta inolako frogarik gabe kartzelatu zituzten, «terroristak» zirelakoan. Haietako bati, Julien Coupati, eskuartean daukazun panfletoa idatzi izana egotzi zioten. Atxiloketon bidegabekeriak Badiou, Zizek, Ranciere eta beste hainbat intelektualen manifestua ekarri zuen, eta polemika orokorrak libeloaren ohiz kanpoko zabalkundea. Hala, bada, errepresioaren garrek hauspotu dute mundu garaikidearen irakurketa filosofiko, politiko, teoriko, praktiko, ikonoklasta, heterodoxo eta erradikal hau.