Heriotzarako jantzita
Egilea: Donna Leon
Argitaletxea: Erein
Itzultzailea: Lasa Barandiaran, Jesus Mari
Uzta gorria,2. Trabesti bat aurpegia desitxuratuta hilda agertu da. Soluzionatu gabeko krimenen zerrendarako bat gehiago ote? Hala dirudi. Baina Brunettik, ezagun zaion irudikortasun paregabearekin, berehala jakingo du gorpua Leonardo Mascari, Verona Bankuko zuzendari eta Veneziako hiritar ohoretsuarena dela. Bizitza bikoitz baten kasua izan daitekeela ere pasako zaio burutik, baina ez omen. Aitzitik, ikerketak Finantzen, Gobernuaren eta Elizaren goi-mailako hainbat agintarirengana zuzenduko du detektibea. Ustelkeria eta eskandalurik ez da faltako.