Hildakoen eremuan
Egilea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Ilustratzailea: Ivan Mata
Avis eta Alba edizio zaindua duen trilogia da. Bertan, Aitor Aranak narrazio arina, argia eta atsegina darabil ustekabez eta misterioz osatutako istorio harrigarria kontatzeko, Ivan Mataren marrazkiak lagun. Marrazki zirraragarriak eta iradokitzaileak, Avisek eta Albak biziko dituzten ezohiko eta aparteko bizipenen adierazgarri. AVIS ETA ALBA bilduma. 1. alea: Avis galduta dabil hiri ezezagunean, egiten duena zergatik egiten duen ez dakiela. Hilerriko bakearen bila dabil eta, zenbaitetan, hilda dagoela pentsatzen du. Zorionez Alba jatorra aurkituko du, eta hark gauzak argiago ikusten lagunduko dio. Hala ere, Avisen arrastoak ezabatzen dabilela dirudien mutil misteriotsu bat ere tartekatuko da.