Hiri hondakin solidoak
Egilea: Jon Alonso
Argitaletxea: Txalaparta
Enekoitz Ramirez, Lanbas, etakide ohia, preso ohia, arte salerosle ohia eta lapur ohia zintzoen saldoarentzat lanean jarraitzen du. Oraingoan Euskaltzaindian jasotako hainbat mehatxu ikertzen jarriko dute lehenik eta, gero, Bartzelonan, edukiontzi batean biluzik agertu den Kasimiro Argiturri abokatu, sukaldaritza-kritiko, polizia eta bestelako jendilajearekin nahastuko da. Baina, haren zoritxarrerako, oraingoan zintzoen aldean.