Ia denaren historia labur bat
Egilea: Bill Bryson
Argitaletxea: Elhuyar Fundazioa
Itzultzailea: Ixiar Iza Agirre
Best seller honen bidez Bill Brysonek zientziaren historiaren laburpen zoragarria eskaintzen digu, anekdota interesgarriez hornitua. Zientziaren hainbat arlo eta pertsonaia jorratzen ditu, modu entretenigarrian, eta 400 orrialde baino gehiagotan zientziaren historiaren inguruko bidaia liluragarri batean barneratzen du irakurlea. Zalantzarik gabe, zientziaren dibulgazioan interesa duen edota gure munduaz jakin-mina duen ororentzat ezinbesteko obra dugu hau. Liburu honek Z-izpiak, Elhuyar Fundazioaren publiko orokorrarentzako dibulgazio-liburuen bilduma abiatzen du.