Iazko hezurrak
Egilea: Unai Elorriaga
Argitaletxea: Susa Literatura
Nobelako protagonista Irene Arrias da, Algortan jaioa 1971eko urtarrilean. Kezkaz eta obsesioz bizi da Irene Arrias: erasoa, tortura, hilketa, bortxa, atentatua, jazarpena, sarraskia, exekuzioa, krimena, gerra hurbil sentitzen ditu bere inguruan. Joera du indarkeriari erreparatzeko, eta arakatu ere egiten du liburuetan, egunkarietan, interneten, baladetan, sehaska kantetan.