Ikusteko Betaurrekoak

Egilea: Margarita Del Mazo

Argitaletxea: La Fragatina

Ilustratzailea: Guridi

Itzultzailea: Arkaitz Goikoetxea

Karlitos haur txiki-txikia da, eta Inesi begira ematen du eguna. Ines neska garai eta polita da, denen arreta erakartzen duen, eta begiratu ere ez dio egiten Karlitosi. Mutikoak eginahalak eta bi egiten ditu neskatoak begira diezaion, baina alferrik: badirudi Inesentzat Karlitos ez dagoela hor. Egun batez itxaropena piztuko zaio: “ikusteko betaurrekoak” jarriko dizkiotela esan du Inesek eskolan, eta Karlitos sinetsita dago bien begiradek, azkenean, topo egingo dutela…