Ipuin-kontalari magoa

Egilea: Pello Añorga

Argitaletxea: Aizkorri

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Kaxa karratuan eskua sartu, eta atera dugu barrutik ez untxi bat, karta bat baizik. Eta harrituta geratu gara Ipuin-kontalariarekin. Arraioa! A zer nolako magoa den! A zer nolako gauzak sortzen dituen! “Kote, kote, kote, zer ote, zer ote?” Bada, imajinazio eta kreatibitate ikusgarria erabilita, gutxiena espero duguna agertuko digu, txundituta utzi arte gu denok.