Ipuinak -antologia bat-
Egilea: Iban Zaldua
Argitaletxea: Erein
Poltsiko.e,14 -Aitaa! -Zer, laztana? -Kanpora joan nahi dut. -Badakin ezin dunala. Are gutxiago giro honekin.-Baina, aitatxo... -Ezetz esan dinat. -Baina hemen aspertu egiten naiz... -Jostailu mordoa dun, neska; har ezan edozein. Hortxe dauzkan letra horiek guztiak: ez dien kasurik egin erosi genizkinanetik. Osa itzan hitz batzuk, edo nik zer zakinat. -Baina nik atera nahi dut. -Zenbat aldiz esan beharko dinat ba? Ezetz bada, ezetz dun. Eta kito. (...) -Arantza? -Humm! -Entzun al dun Maddi aspaldi honetan? -Ba... ez. -Maddi! Hor al hago? Maddi! Baina utz ezan liburua eta altxa ipurdia hortik, emakumea! Maddi! -Maddi! Maddi! -Ez zagon. Ez zagon. -Ez hadi jarri horrela, Iban. Igoal ez diagu ondo miatu.-Ez dugula ondo miatu? Ikusten al dun inon? Esan egidan: ikusten al dun inon? Izkina bat, bigarrena, hirugarrena, eta laugarrena: horra. Atera egin dun, seguru, atera egin dun. -Baina nondik, bada? Ez diagu ezer entzun. -Eta nik zer dakit? Baina kanpora irten dun, ziur nagon. -Polarra jantzi eta bila aterako nauk. -Baina hor kanpoan... ez zakinagu zer dagoen ere...-Bale, hartuko diat beisbol-batea ere. -Eta bakarrik utziko al naun hemen, kontrazalean? -Berehala itzuliko nauk ttikiarekin.Topatuko diat, ziur egon. Hik itxaron gaitzak hemen, eta lasaitu hadi. Dena konponduko duk. -Baina nola sartuko zarete atzera? -Aurkituko diagu modua. Agintzen diat.